Astekaria

2015-10-16

Aste honetan, ikasgaiaren aurkezpena izan dugu. Ikasgai honetan zer egingo dugun, zer lan egingo dugun eta nola planteatuko den ikasiko dugun materiala ikusi dugu. Horretaz aparte, IKTeei buruz zer dakigun aztertu egin dugu. “IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia” artikuluarekin hasi gara. Dokumentua irakurri ondoren, mapa kontzeptuala egin behar izan dugu, artikuluaren ideia nagusiak islatzeko asmoz. Oso artikulu interesgarria iruditu zait, IKTak gure gizartean duten garrantzia ezagutzeko, eta gaurko eskolan zer eragina duten. Mapa kontzeptuala egiten, horri buruzko nituen ideiak berritu ditut eta eskolako ikuspuntutik ikusteko aukera izan dut. Horretaz gain, ikasle fitxa egin behar izan dugu, gure datu orokorrak islatuz. Azkenik, ostiraleko saioa oso garrantzitsua eta askoz sakonagoa izan da. IKTeei buruzko idei orokorrak birpasatu ditugu, hainbat kontzeptu ahaztuta nituen eta. Taldeka egin dugu lan, nire kasuan, hirunaka, galdetegi bat erantzun dugu IKTei buruzko galdera desberdinekin. Primeran datorkigu mota honetako ariketak egitea, azken finean, etorkizunean, gaur egun bezala, teknologia berriak oso garrantzitsuak dira eta horien erabilera egokia egiteko behar beharrezkoa iruditzen zait teknologiaren oinarrizko kontzeptuak ezagutzea.


2015-10-23

Gaur, atzo bezala, bloga bat sortzeari dedikatu diogu klasea. Oso proiektu interesgarria eta erabilgarria iruditu zait, azken finean, teknologia berriak erabiltzen ikasi behar dugu eta horretarako mota honetako ekintzak egitea primeran datorkigu.  Hasieran, ez nuen oso argi zeri buruz hitz egingo nuen nire blogan, baina denbora pasa ahala, nire aukerak murriztu eta Ekologiari buruz hitz egitea primerako ideia iruditu zitzaidan. Ekologia, oso gai zabala denez, ekologia eskolarekin duen erlazioa aztertzea erabaki nuen. Hortik sortu zen nire blogaren izena, Eskologia.
Horretaz gain, blogari gehitzeko gadget-ak nola ipintzen diren ikasi dugu, gure bloga apaintzea eta praktikotasuna lortzea izan da helburu.


2015-10-30

Aste honetan, gauza pilo bat ikasi ditut IKT saioetan. Blogean aritu gara denbora osoan baina horren inguruko hainbat baliabide erabiltzen ikasi dut, hala nola, estekak, liburuak eta bideoak sartzen. Gainera, hezkuntza blog batzuk ikusteko aukera izan dugu eta taldeka txosten bat egin dugu hezkuntzeko blogei buruz. Blogean aritzea mundu honi buruzko interesa sorrarazten nau eta nahiko gogotsu eta adi nago ahal dudan guztia ikasteko. Agian etorkizunean blog pertsonala irekitzen dut... auskalo!


2015-11-20

Aste honetan, bloga alde batera utzi dugu eta talde lana egiten eman ditugu bi saioak. Horretarako, egelan dagoen dokumentua ikusi dugu eta hainbat artikuluak zein bideoak aztertuz gero, taldeka jarri gara lanean aritzeko. Proiektu hau IKTak klasean txertatzeko gure ideiak ezagutzea da helburu. Horretarako, egoera bat agertzen da eta horri buruzko hainbat galdera erantzun behar ditugu. Gainera, portafolio digitala zabaldu dugu taldeko "sites" eratuz. Horretaz gain, agertokian planteatzen den egoera aztertu dugu. Gainera, Gaitasun digitalari buruzko bideo bat ikusi dugu guztion artean eta horri buruzko hainbat artikulu irakurri ditugu. Hau guztia taldean partekatzeko, Drive baten laguntza izan dugu. Horrela, baikoitzak bere kabuz lortu duen informazioa edo norberak sortu dituen eskemak sartu ditugu guztiok informazio bera izateko. 

2015-12-10

Aste honetan, azken asteetan bezala, talde lana egiten aritu gara. Bostgarren proiektua lantzen ari gara eta eratu dugun sites-an horri buruzko informazioa dago eskuragarri (https://sites.google.com/site/iktproiektuago2/)

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina