2015(e)ko abenduaren 28(a), astelehena

Baso-suterik ez!





Azkenaldian, baso-sute ugari gertatzen ari dira. Hauetako batzuk, saihestezinak dira tenperatura altuak eta haizeak eraginda. Hala ere, baso-sute gehienak, gizakiak eraginda gertatzen dira. Hau ekiditzeko asmoz, "SIN FUEGO NO HAY INCENDIOS" neurriak jarri behar dira martxan. Suteak saihesteko irtenbideen dekalogoa honako hau da:



1. Ez dezazun pitz zelaian surik, ez uztondoak edo bazkak erretzeko, ez barbakoak edo suak erabiltzeko. Su txikia izan arren, hondamena eragin dezake.




2. Ez ezazu lurzorura bota pospolorik, zigarro-mutxikinik, ezta ere paper, plastikoetan, beiretan edo hondarreko edo material erregai sute bat sor dezaketen material/objekturik. Ez erre mendian.




3. Baso lurretan ez erabili motozerrarik, sasi garbitzeko makinarik ezta soldatze makinarik ere.




4. Nekazaritza lurraldeetan edo inguruetan bizi direnentzat gomendatzen zaie erraztasunekin erretzen diren hesiak eta barbakoak jar ez dezatela. Zaborra zabortegi egokietan bota eta ez utzi hondarrak lurrean.



5. Baso-suteen arriskuko garaietan mendian barrentzeko egokia da ondo ezagutzea lurra, komunikabideak, ordezko bideak eta ahalegintzea beti ikuspen handiko zonetatik ibiltzea. Xendazaletasuna praktikatzekotan, bereziki umeekin edo agureekin, mendi-ibiliak seinaleztatutako zirkuituetatik ez irteten ahalegindu.



6. Agintari publikoei komunikaiezu hondakindegiak edo isurketa ilegaleko lur basoak edo hartara hurbiletan aurkitzen dituzun puntuak. Baso-sute agerpeneko ohiko kausa izan ohi dira.



7. Ez dezazun saiatu autoan edo motorizatutako ibilgailuan leku guztietara iristea. Baso lurraldeetan prestatutako aparkalekuetan aparka ezazu autoa.



8. Sute bat ikusiz gero, aginpideei ohartarazi larrialdietarako telefonora deituz: 112.



9. Sute bat inguru aurkitzen duten pertsonek, argigune batera iristea saiatu behar dute, landarediko gabeenetatik urruntzen saiatuz. Autoaz badabiltza leihoak itxi behar dituzte eta zona batera arriskutik kanpo joaten saiatu. Ez dute sakonuneetarantz joan behar, ez saiatzea ihes egin goian hegala sua harengatik igotzen denean. Haizearen norabideko aldaketak suak ingura zaitzala eragin dezakeela gogoratzen du. Beraz, haizearen norabidea beti ikusten du aurkako zentzuan.






10. Suteen itzaltze-lanetan parte hartzen duten pertsonek ez dute isolatuta lan egin behar, koordinatuta egon behar dute eta autoritate eskudunen agindupean beti. Gainera, gogoratu, Agintari Publikoek zu behar izatekotan, su bateko itzaltze-lanetan laguntzeko, legezko betebeharra duzu hori egiteko.

2015(e)ko abenduaren 17(a), osteguna

Gabonetarako eskulan ekologikoak!

Hemen dauzkazue gabonetan egiteko hainbat proposamen. Zuek zein nahiago duzue? Oso ideia erreazak eta politak dira, eta gainera... ekologikoak! Material gutxi eta birziklatuekin egitekoak! Anima zaitezte!!! Etxea dekoratzeko edota lagunei oparitzeko ideia bikainak dira!












Post honetan ikusitako eskulanen bat egiten baduzue, iruzkinetan komentatu mesedez eta bestelako gabonetako eskulanak egin badituzue esan ere bai!

2015(e)ko abenduaren 7(a), astelehena

ZAINDU DEZAGUN GURE PLANETA! ✿



Dakigunez, azkenaldian kutsadura tasak nabarmen igo dira munduko toki gehienetan. Txinako kasua da esanguratsuena, kutsadura maila normalaren hirukoitza izanda. Zer egin dezakegu guk hau saihesteko?


Hona hemen aholku batzuk:


-Autoen mantenu egokia


-Zaborreko eta hagunetako erreketa, baita suziri artifizialeko erabilera saihestea


-Etxeko eta laneko edota eskolako zaborra birziklatzea


-Erabili eta botatzeko artikuluak eta biodegradagarriak ez diren plastikoen erostea saihestea


-Kalean, parkeetan eta basoetan zaborra ez jaurtitzea, eta etxekoa biltzea eta ondo estaltzea


-Pestizidak arrazonalki erabiltzea


-Biodegradagarriak ez diren artikulu erabili eta botatzeko eta plastikoak erostea saihestea


-Basoak zaintzea, suterik ez eragitea ezta hiriko berdeguneak hondatzea


-Elikagai organikoak kontsumitzea


-Ozono maila handiko produktuak saihestea


-Elektrizitate kontsumoa gutxitzea



ZAINDU DEZAGUN GURE PLANETA!






2015(e)ko azaroaren 26(a), osteguna

Berotze globala

Berotze globala lurrazaleko, aireko eta ozeanoetako batez besteko tenperaturaren igoera da, azken urteetan nabarmen entzuten dugun arazoa, hain zuzen. Azken mendean, lurrazaleko bataz besteko tenperatura igo da. Baina... honek zer eragiten du?




Balio-eremuek berotegi-gasen isuriak zein klimaren sentiberatasuna adierazten dituzte. Nahiz eta ikerketa gehienak 2100. urtea arte oinarrituta egon, berotze eta itsas mailaren igoera, milurteko batean baino luzeago jarraitzea espero da, berotegi-gas gehiagorik isuri ez arren. Honek, poloen urtzea dakar, eta honekin, hainbat animali espezieen arrisku egoera. 










Etorkizunerako klimaren benetako aldaketak jakiteko daude. Herri mailako debate bat egin beharko litzateke, diru kontu eraginkorrak aztertuz, berotzea gorantza joan ez dadin, edo behintzat ondorioekin bizitzen ikasteko. Nazioarteko gobernu gehienek, sinatu eta bat egin dute Kiotoko Protokoloarekin, zeinetan berotegiko gas isurketak murrizteko plangintza azaltzen den.




2015(e)ko azaroaren 18(a), asteazkena

ANIMALIAK EDO ENTRETENIMENDUA/KONTSUMO PRODUKTUAK?






Haur askok haien etxeetatik atera eta zirku batekin bidaiatzeko ametsa dute. Guztiz kontrakoa gertatzen da zirkoan "lan egiten" duten animaliekin. Animali hauek behartuta daude gizakion entretenimendu izatera. Zirku-ikuskizunak itxuraz ikuskizun bortitzak izan ez arren, bertan lan egiten duten animalientzat, biziarteko zigorra suposatzen dute, bai eszenatokiaren barnean, bai kanpoan ere, bortxazko lanetan parte hartu behar baitute gizakiak entretenitzeko eta hau lortu ezean, zigor maltxurrak jasotzen dituzte.




Zirkuan behartuta lan egiten duten animalien bizitza kalitatea negargarria da. Izan ere, bere bizitzaren gehiengoa, kaio itxi batean igarotzen dute, ihes egin ez dezaten. Bizitza erritmo honek, urduritasun eta estres handia eragiten du animaliengan, beren portaera naturalean jarduteko ezintasunaren aurrean.



 

Gainera, sufrimendu psikologiko nahiz fisiko itzela sortarazten dio animaliari , batzuetan desoreka eta arazo psikologikoen sorburu izanda.

Honen aurkako alternatibak agertzen ari dira. Hainbat herrialdeetan, animaliak zirkoetan erabiltzea guztiz debekatuta dago. Honen adibide kanadar "Cirque du Soleil" zirku ospetsua daukagu, zeinek ez ditu animaliak erabiltzen bere ikuskizunetan. 







Zirkoak ez ezik, animaliak beste kontsumo produktuak balira bezala tratatuta izaten dira egunero. Adibide bikaina da animaliek jaso behar duten tratu txarra eta erailketa gizakion kontsumorako produktuak lortzeko. Besteak beste, aurkitzen ditugu animalien larruez egindako jantziak. Arropa hauek egiteko, animaliak modu ankerrez erailtzen dituzte.









Gehien entzuten den animali transakzioa, salerosketa da. Bizitzak saldu eta erosi? EZ! Animaliak ez dira kontsumo produktuak, beraz, ez erosi. Animaliak babesteko elkarte anitz dago gure herrialdean. Bertan, babesik gabe aurkitzen diren animaliak adoptatzeko aukera ematen dute. Ez erosi animalirik, kalean zure laguntasunaren bila daudenak aurkituko dituzu,EZ EROSI, ADOPTATU!








Zure animaliei ezin badiezu ardura gehiagorik eman, ez utzi alde batera! Jende pilo bat dago konpania horren zain.









GU BEZALAKO IZAKI BIZIDUNAK DIRA. HAIEK ERE ESKUBIDEAK DITUZTE!


2015(e)ko azaroaren 12(a), osteguna

Hiru R-ak




"Reduce, reutiliza, recicla" edo murriztu, berrerabili eta birziklatu dira Hiru Ren teoria hauen elementuak, "Green Peace" izeneko erakundearen proposamenean oinarrituta . Oinarrizko hiru urrats hauen bitartez, ingurunearen babesmena eta zaintzea bilatzen da.
Proiektu honek, gure kontsumo ohiturak aldatu eta arduratsuago bihurtzea lortu nahi du. Horretarako, hondarren murrizketan oinarritzen da, gaur egungo gizartean dagoen arazo larri honi irtenbidea aurkitzeko.




2015(e)ko urriaren 29(a), osteguna

Estekak sartzen

Issuu web espazio bat da zeinetan hainbat liburu eta dokumentu argitaratu eta informazioa bilatu. Esteka honetan, ikus dezakezu

Liburu edo dokumentu bat sartzen

ISSU-tik hartuta:
CALAMÉO-tik hartuta:

Vimeoko bideoa

Ekologiari buruzko bideo hau, Vimeon topatu dut.

ecologia from jose luis montes on Vimeo.

Youtubeko bideoak

Modu automatikoan sartutako bideoa:
Umeentzako ekologia, 3 "R"ak



Beste bideo honetan, tamaina aldatu dut.

Agenda 21

 ZER DA AGENDA 21?

Ikasleei euren inguruko ingurugiroaren problematika aztertzeko eta ulertzeko, baita herritar arduratsua izateko ere bidea ematen dien proiektua da.

 Oinarrizko hiru osagai ditu:
1. Ikastetxeko eta inguruko ingurugiro iraunkortasuna 
2. Curriculum-berriztapena
3. Komunitatearen parte-hartzea 
     
 HELBURUAK:
  • Ikasleak ohitzea euren ikastetxeko eta udalerriko ingurugiroaren kalitateari eragiten dieten arazoetan parte-hartzera, kooperatzera, erabakiak hartzera eta konprometitzera.
  • Ikastetxea ingurugiroarekiko praktika arduratsuaren eta errespetutsuaren eredu bihurtzea.
  • Hezkuntza-elkarteko agente guztien arteko koordinazio-mekanismoak sendotzea.
  • Garapen iraunkorrak dakartzan exijentziei erantzuteko curriculuma egokitzea.

2015(e)ko urriaren 22(a), osteguna

KAIXO!

Ekologiari buruzko bloga aurkitu duzu.
Blog honetan hezkuntza eta ekologiari buruzko materiala igoko da. Gustoko baduzue gaia, geratu eta ikusi!