2015(e)ko azaroaren 26(a), osteguna

Berotze globala

Berotze globala lurrazaleko, aireko eta ozeanoetako batez besteko tenperaturaren igoera da, azken urteetan nabarmen entzuten dugun arazoa, hain zuzen. Azken mendean, lurrazaleko bataz besteko tenperatura igo da. Baina... honek zer eragiten du?




Balio-eremuek berotegi-gasen isuriak zein klimaren sentiberatasuna adierazten dituzte. Nahiz eta ikerketa gehienak 2100. urtea arte oinarrituta egon, berotze eta itsas mailaren igoera, milurteko batean baino luzeago jarraitzea espero da, berotegi-gas gehiagorik isuri ez arren. Honek, poloen urtzea dakar, eta honekin, hainbat animali espezieen arrisku egoera. 










Etorkizunerako klimaren benetako aldaketak jakiteko daude. Herri mailako debate bat egin beharko litzateke, diru kontu eraginkorrak aztertuz, berotzea gorantza joan ez dadin, edo behintzat ondorioekin bizitzen ikasteko. Nazioarteko gobernu gehienek, sinatu eta bat egin dute Kiotoko Protokoloarekin, zeinetan berotegiko gas isurketak murrizteko plangintza azaltzen den.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina