2015(e)ko azaroaren 18(a), asteazkena

ANIMALIAK EDO ENTRETENIMENDUA/KONTSUMO PRODUKTUAK?






Haur askok haien etxeetatik atera eta zirku batekin bidaiatzeko ametsa dute. Guztiz kontrakoa gertatzen da zirkoan "lan egiten" duten animaliekin. Animali hauek behartuta daude gizakion entretenimendu izatera. Zirku-ikuskizunak itxuraz ikuskizun bortitzak izan ez arren, bertan lan egiten duten animalientzat, biziarteko zigorra suposatzen dute, bai eszenatokiaren barnean, bai kanpoan ere, bortxazko lanetan parte hartu behar baitute gizakiak entretenitzeko eta hau lortu ezean, zigor maltxurrak jasotzen dituzte.




Zirkuan behartuta lan egiten duten animalien bizitza kalitatea negargarria da. Izan ere, bere bizitzaren gehiengoa, kaio itxi batean igarotzen dute, ihes egin ez dezaten. Bizitza erritmo honek, urduritasun eta estres handia eragiten du animaliengan, beren portaera naturalean jarduteko ezintasunaren aurrean.



 

Gainera, sufrimendu psikologiko nahiz fisiko itzela sortarazten dio animaliari , batzuetan desoreka eta arazo psikologikoen sorburu izanda.

Honen aurkako alternatibak agertzen ari dira. Hainbat herrialdeetan, animaliak zirkoetan erabiltzea guztiz debekatuta dago. Honen adibide kanadar "Cirque du Soleil" zirku ospetsua daukagu, zeinek ez ditu animaliak erabiltzen bere ikuskizunetan. 







Zirkoak ez ezik, animaliak beste kontsumo produktuak balira bezala tratatuta izaten dira egunero. Adibide bikaina da animaliek jaso behar duten tratu txarra eta erailketa gizakion kontsumorako produktuak lortzeko. Besteak beste, aurkitzen ditugu animalien larruez egindako jantziak. Arropa hauek egiteko, animaliak modu ankerrez erailtzen dituzte.









Gehien entzuten den animali transakzioa, salerosketa da. Bizitzak saldu eta erosi? EZ! Animaliak ez dira kontsumo produktuak, beraz, ez erosi. Animaliak babesteko elkarte anitz dago gure herrialdean. Bertan, babesik gabe aurkitzen diren animaliak adoptatzeko aukera ematen dute. Ez erosi animalirik, kalean zure laguntasunaren bila daudenak aurkituko dituzu,EZ EROSI, ADOPTATU!








Zure animaliei ezin badiezu ardura gehiagorik eman, ez utzi alde batera! Jende pilo bat dago konpania horren zain.









GU BEZALAKO IZAKI BIZIDUNAK DIRA. HAIEK ERE ESKUBIDEAK DITUZTE!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina